XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LURDESek burua atera egiten du.

Atzerantz botatzen du pixka bat PEDROri begiratzeko, oraintxe bertan erreparatuko balu bezala han dagoela.

Beldurtu egiten du egoerak bat batean, gertutasunak, PEDROren begien espresioak.

Egoera moztu egiten du bat bateko argitasun lasai batez.

LURDES.- Ni ez naiz Herri hau, Pedro.

Lurdes besterik ez naiz... Eraman egingo zaitut....

Eta kotxea martxan jartzera doa.

PEDROk geldierazi egiten du keinu batez: PEDRO.- Utzi... Ez dut uste horrenbesterainokoa izango denik....

Kotxetik jaitsi egiten da.

Urrunean barrikadako suak piztuta segitzen du.

PEDROk arbuioz begiratzen dio bere buruari.

Erabateko bufoi tonua erabiliz zera dio: PEDRO.- Barrikadetara...!

Kotxea jiratzen ari da etorritako lekutik joateko.

PEDROk zigarro bat pizten du.

Jiratu egiten da bat batean eta kotxearen norabide berean doa urruneko suari eta keari bizkarra emanda.

Islada irisatuak daude errepidean eta portuko ur koipetsuetan.